Gas naturalaren errekuntzan isurtzen diren gas kutsagarriek (CO2, SO2 eta NOX) ingurugiroan eragin kaltegarria dute. Kutsadura atmosferikoaren ondorioak landare, animalia eta gizakiok pairatzen ditugu. Beste ondorio batzuen artean, kutsadura atmosferikoak berotegi efektua, ozono geruzaren suntsiketa eta euri azidoa sortzen ditu.
Gas naturalen errekuntzan gas kutsakorrak isurtzen dira, baina gas naturalaren isuriak ikatza eta fuel-oilarenak baino txikiagoak dira.
Emisioen murrizketa
CO2-ren emisioen %50
SO2-ren emisioen %100
NOx-ren emisioen %80
Gas kutsatzaileen emisioak Energiaren Euskal Erakundearen, EVEren, arabera
FRACKINGAREN ARRISKUAK
Estatu Batuetan urteak daramatzate teknika hau erabiltzen, eta badakigu zer arrisku dituen. Ingurumen-arriskuei dagokienez, hasteko, lurpeko ura kutsatzeko arriskua dago; akuiferoak, alegia. Kontuan izan behar da injektatzen den urak daramatzan substantziek zein gasak berak ura kutsatzeko arriskua dutela.
Egia da gaur egungo teknologiak badituela hori saihesteko neurriak; adibidez, putzuen estaldurak, erabiltzen diren hodiak... teknikoki onak dira, ondo isolatuta daude. Hala ere, arriskua inoiz ez da desagertzen guztiz. Zenbait adituk, esaterako, aipatzen dute putzuen % 1-2 akatsak izan ditzaketela.
Bada kontuan hartu beharreko beste faktore bat: gasa duen geruzaren eta akuiferoaren artean dagoen tartea; zenbat eta hurbilago, orduan eta kutsadura-arrisku handiagoa, jakina.
Bestalde, prospekzio-zundaketa bat ez da ustiaketa bat. Ustiaketetan, zundaketa pila bat daude, bata bestearen ondoan, eta batean gertatzen denak eragina izan dezake beste batean.
Akuiferoak kutsatzeko arriskuaz gain, teknikak kontsumitzen duen ura dago. Zundaketa bakoitzeko, 20.000 metro kubiko ur behar dira, eta lehendik ere sistema hidrikoek estres handia jasaten dute, lehorteengatik, gehiegizko kontsumoarengatik... Haustura hidraulikoak estresa areagotuko luke.
Lurpeko urak alde batera utzita, putzutik ateratzen den uraren kudeaketa dago. Izan ere, putzuan sartzen den uraren % 50 kanpora ateratzen da gero, eta hori kudeatu egin behar da. Ur asko da, eta ur kutsatua, bai gehitutako substantziengatik, bai gasarengatik. Kontuan hartu behar da, ura eta harearekin batera, zundaketa bakoitzeko 100.000 litro substantzia injektatzen direla, hauetako batzuk kutsatze-gaitasun handia dutenak, eta erabilera guztiz gardena izaten ez dutenak. Ur hori tangetan edo estalperik gabeko urmaeletan biltzen da, eta gero araztegira eramaten da. Baina ez da erraza, bolumen handia baita. Ez dakit horretarako prestatuta ote gauden. Eta ez ditugu aipatu ere egingo istripuz gerta daitezkeen isuriak. Bestalde, aipatu ditugunez gain, arrisku sismikoa ere badago. iturria: zientzia.eus