Gaur egun, gas naturala erregai moduan erabiltzen da energia elektrikoa ekoizten da ziklo konbinatuko zentral termoelektrikoetan.
ZIKLO KONBINATUKO ZENTRAL TERMOELEKTRIKOAK
Ziklo konbinatuko zentral termoelektrikoek energia elektrikoa ekoizteko bi motako turbinak dituzte: gas-turbina eta lurrun-turbina. Ziklo konbinatua garatzeko funtsezko arrazoia zentral termiko konbentzionalek duten muga teknologikoa izan da; izan ere, horrelako zentralen errendimendu termikoa % 42 baino handiagoa ezin da izan gaur egungo instalazioetan. Ziklo konbinatuko zentraletan lortzen den bukaerako etekina % 50-65 ingurukoa da, zentral termiko konbentzionalarena % 37-42koa den bitartean. Bien arteko aldea nabarmena da, baina ziklo konbinatuan inbertsioa handiagoa izan ohi da. Ziklo konbinatuko zentraletan ohiko erregaia gas naturala da.
Zentralaren eskema orokorra eta atalak:
Ziklo konbinatuan bi etapa bereizten dira. Etapa bakoitzean energia elektrikoa sortzen da; beraz, zentral hauetan bi aldiz sortzen da energia elektrikoa.
1. EtapaGAS-TURBINAri dagokio. Bertan gas turbinaren energia mekaniko birakaria sorgailuan energia elektrikoa bihurtzen da. Funtzionamendua honakoa da:
Airea, konpresoretik pasa arazten da eta erregailura bideratzen da. Bertan gas naturalarekin nahasten da eta errekuntza ematen da. Errekuntzako gasek presio handia dute; hauek, gas-turbinan indar handiz sartzen dira turbinaren besoak mugiaraziz. Turbinaren ardatza generadorearekin lotuta dago. Ardatzaren energia mekaniko birakariak sorgailuaren barnean energia elektriko bihurtzen da. Ondoren, turbinaren irteerako gasak berreskuratze-galdaran sartzen dira. Berreskuratze-galdara bero trukatzaile handia da. Bertatik hodien barnean urak zirkulatzen du. Errekuntzako gasen tenperatura 500ºC ingurukoa da, eta bero honek ura lurrun bilakatzen du. Errekuntzako gasak tximiniatik ihes egiten dute atmosferara.
Baina zikloak honela funzionatzen badu bi muga ditu:
Alde batetik, gas-turbinako irteera-gasen beroa berreskuratuz, sor daitekeen lurrun-emaria, lurrun-turbinak behar duena baino txikiagoa da. Eta bestetik, lurrun gainberotuaren tenperatura oso altua da eta gas-turbinaren irteerako gasen tenperatura eta lurrunaren tenperaturaren arteko diferentzia ez da nahikoa bero-trukea ondo gertatu ahal izateko.
Arazoa konpontzeko, berreskuratze-galdararen sarreran erregailu bat ipintzen da eta gas naturala erreta behar den tenperatura lortzen da berreskuratze-galdaran.
2. Etapa LURRUN-TURBINAri dagokio. Etapa honek, zentral klasikoak bezalako funtzionamendua du:
Lurruna gainberotua, lurrun-turbinaren besoak mugiarazten ditu. Lurrun-turbinaren ardatzak sorgailuaren errotorea birarazten du eta estatorean korronte elektrikoa induzitu egiten da. Energia elektrikoaren voltaia handitu ondoren sare elektrikoan garraiatu egiten da kontsumoguneetaraino. Turbinatik irteten den lurrunak presio galdu du baina likidotu behar da. Horretarako kondentsadoretik pasatzean zirkuitu irekian zirkulatzen duen hozteko urak lurruna likidotzen du. Ura berriro ere berreskuratze-galdarara ponpatzen da. Hozteko dorrean kondentsadorean berotu den ura kondentsatu egiten da eta tenperatura egokian berriro ere itsasora edo ibaira bueltazen da. Hobekuntzak gas-turbinan Gas-turbinaren errekuntza-ganberan lurrun gainberotua sartzen bada, errendimendu elektrikoa hobetzen dela frogatuta dago. Horretarako, lurrun-turbinak berez behar duen baino lurrun-emari handiagoa sor daiteke berreskuratze-galdaran, eta parte bat gas-turbinaren injekziorako desbideratu.
ENERGIA ERALDAKETAK ZIKLO KONBINATUKO ZENTRAL TERMOELEKTRIKOAN