GARRAIOA
GAS NATURALA GARRAIATZEKO AZPIEGITURAK
Gasbidea: Gas naturala hobietatik kontsumitzeko lekuetara garraiatzen da, lurrazpitik zein itsaso hondotik. Gas hodiak elastikotasun handiko altzairuz fabrikatzen dira. Gasbidearen zenbait puntuetan gasaren presioa handituta, gasaren zirkulazioa lortzen da. horrela, konpresio estazioetan, gasaren presioa handitzen da eta kontrol guneetan, gasaren presioa, tenperatura, emaria eta bero-ahalmena neurtzen da.
GNL instalazioa: Ekoizle herrialdeetan dago likidotze-instalazioa. Instalazio horretan gasa likido bihurtzen da tenperatura kriogenikoan, zero absolutu inguruko tenperaturan (-160ºC-tan), hain zuzen ere.
Metano itsasontzien bidezko garraioa: Teknologia aurreratua darabilten metano-itsasontziek garraiatzen dute gas natural likidotua (GNL) tenperatura kriogeniko konstantean kontsumo-gunetara. Horrela, gasaren tenperatura -160ºC-ra jaitsarazten da, egoera likidoan garraiatu ahal izateko. Egoera honetan hartzen duen espazioa 60 aldiz txikiagoa da, eta metano-itsasontzian garraiatzeko aukera dago.
Metano itsasontzeien infografia: http://www.eve.eus/La-energia/Infografias/El-barco-metanero.aspx
Birgasifikazio instalazioa: Gasa dagokion herrialdera iritsiz gero, birgasifikazio prozesuari ekiten zaio, gas likidotua bere egoera natural bihurtzeko, hau da, gas-egoera.
Birgazifikazio instalazioaren funtzionamenduaren infografia: www.eve.eus/La-energia/Infografias/La-planta-regasificadora.aspx