ZUNDAKETA ETA MIAKETA
Gas biltegia ekonomikoki errentagarria den ala ez jakiteko, biltegiaren ezaugarriak aztertu behar dira. Horretarako, sakonera handira biltegian zundaketak egin ohi dira eta biltegiaren geometria eta ezaugarriak aztertzen dira miaketa prosezuen bidez. Hidrokarburoen bilaketan bi eratako oinarrizko miaketa erabiltzen dira: lur-azalekoa eta zorupekoa. Erabiliena zorupekoa da eta honen barnean metodo sismikoa.