Gas naturala pertsonen eta merkantziak garraiatzeko erabil daiteke. Gas naturala bi egoeratan biltegiratu egiten da garraio sektorerako: konprimatutako gas naturala (GNC) eta gas natural likido moduan (GNL). Errekuntza ematen denean, beti, egoera naturalean dago, hau da, gas egoeran.
GNCa, konprimatutako gas naturala da, 200 bar inguruko presiopean. Hirietan ibilgailu arin eta astunetan erabiltzen da erregai moduan.
GNLa, tanga kriogenikoak behar ditu eta gasa likido egoeran biltegiratu egiten da. Errepideko ibilgailu astunetan eta itsasontzietan erregai moduan erabiltzen da.